Nested Applications
Albisteak
Back BTT irteera urriaren 21ean Zanpatuz elkartearen eskutik
2023·10·20
Zanpatuz mendi elkarteak BTT irteera antolatu du larunbat honetarako (urriak 21). 50 kilometroko ibilbidea gauzatuko dute 8:30ean, San Joan plazatik irten ostean. Irteeran zehar Urnieta, Andoain, Belabieta, Berastegi, Leizaran eta berriro Andoain igaroko dira azkenik Urnietan amaitzeko. Buelta hori gauzatzeko 4 ordu inguru beharko direla aurreikusten dute antolatzaileek.
Bestalde, gogorarazten dute kaskoa eramatea derrigorrezkoa dela, eta, halaber, gomendatzen dute janaria, edaria, eta neguko arropa (eguraldiaren arabera) eramatea, eta bizikleta aurretik errebisatuta edukitzea (frenoak, kanbioak…).