Nested Applications
Albisteak
Back Bonu-kanpaina: Lekaion eta Gazte Informazio Puntuan gauzatuko da salmenta aurrerantzean aurretiko hitzorduarekin
2020·10·20
Salmenta Lekaion eta Gazte Informazio Puntuan hitzorduarekin
Bonuen salmenta Lekaion eta Gazte Informazio Puntuan gauzatuko da hemendik aurrera, eta ez Saroben orain arte bezala. Halere, bonuak erosteko moduak berdina izaten jarraituko du, izan ere, aurretiko hitzorduak ezinbestekoa izaten segiko du eta hitzordua hartzeko betiko hiru aukerak mantentzen dira.
- Webgunea: www.urnieta.eus
- APP: mugikorraren bitartez
- 688 720 742 telefonora deituta
Bonuak erostera joandakoan nortasun agiria eta kreditu txartela eraman beharko dira derrigorrean. Lehenengoa Urnietan erroldatuta dagoela eta 18 urte baino gehiago dituela egiaztatzeko, eta bigarrena berriz, ordainketa egiteko, Covid 19a dela eta segurtasun neurri gisa. Halaber, pertsona bakoitzak bere familiako kideen edo lagunen bonuak erosteko aprobetxatu dezake hitzordua ordezkapen idatzia beteta eta sinatuta eramanda.
4 bonu-sorta
Bonuak 5 euroko eta 10 euroko formatuetan aurkezten dira eta azaroaren 30era arte erabil daitezke. Beraz, oraindik erosi ez dituzten herritarrek badute parte hartzeko aukera. Gainera, bonu dezente oraindik saltzeko daudela ikusita, Udalak herritar bakoitzak eros dezakeen gehienezko kopurua handitzeko erabakia hartu zuen. Horrela, pertsona bakoitzak 4 bonu-sorta erosteko aukera du.
Horrek esan nahi du dagoeneko 2 bonu-sorta erosi dituztenek beste 2 erosi ditzaketela beren izenean. Lote bat erosi dutenek 3 gehiago erosi ahal izango dituzte, eta bat bera ere erosi ez dutenek 4.
Aukera zabala
Behin bonuak erosita, kanpainara atxikitako 57 establezimenduetan gasta ditzakete herritarrek. Bonuak erosteko momentuan establezimendu horiek guztiak zehazten dituen orria banatuko zaie herritarrei, eta establezimendu horiek ere identifikazio kartel bat dute atarian.
Erosketak gutxienez bonuaren balioa izan behar du
Erabilerari dagokionez, erosketaren zenbatekoak bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea ez baita itzuliko. Hau da, bonu bakoitza erosketa bakoitzean agortu beharko da.