Nested Applications
Albisteak
Back Bertan-ek aholkularitza eskaintzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak aurkezteko
2021·04·07
Apirilaren 3an erregistro elektronikoei dagokion legedia indarrean sartu denez, bertan behera geratu da Urnietako Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin zuen lankidetza hitzarmena urnietarrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak Bertanen, herritarren arretarako zerbitzuan, aurkeztu ahal izateko. Ondorioz, epe motz batean, ezingo dira EAEko administrazioari zuzendutako idazkiak Bertanen aurkeztu, orain arte egin den bezala. Hala ere, Urnietako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lanean dihardute lehenbailehen berriro zerbitzu hau Udalean eskaintzeko.
Aholkularitza Bertanen
Bitartean, herritarrek hainbat bide dituzte idazkiak aurkezteko, eta, prozesu hori errazteko, Udalak zuzeneko aholkularitza eskainiko du Bertanen bidez, zalantzak dituzten pertsonei azaltzeko zer aukera dituzten idazkiak aurkezteko eta bide bakoitzak zein prozedura jarraitu behar duen argitzeko.
Hiru aukera
Lehenengo aukera izapidea Eusko Jaurlaritzaren erregistro elektronikoa erabiliz egitea da.
SARTU EUSKO JAURLARITZAREN ERREGISTRO ELEKTRONIKOAN
Bestalde, posta arruntaren bidez egin daiteke.
Halaber, idazkiak aurrez aurre aurkeztu daitezke Eusko Jaurlaritzak horretarako gaituta dituen bulegoetan.
- Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Ordezkaritza: Andia kalea 13, Donostia