Nested Applications
Albisteak
Back "Berdindu", lesbiana, gay, trans, bisexual, eta intersexualen arretarako euskal zerbitzua
.
2021·03·04
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak informazio eta arreta zerbitzu publikoa eskaintzen du genero edota identitate aniztasunarekin erlazioa duten gaietarako. "Berdindu", lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei (LGTBI) eta haien ingurukoei zuzendutako zerbitzua da, eta honako hau eskaintzen die erabiltzaileei:
- Arreta, informazioa eta orientazioa sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruzko gaietan.
- Laguntza emozionala eta soziala horietaz jabetzean.
- Sozializazio sareetarako sarbidearen orientzaioa.
- Eskubideen defentsan eta egikaritzan laguntzea eta orientatzea.
- LGTBIfobiaren eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminazioaren biktimei arreta eta laguntza ematea.
- Eusko Jaurlaritzak eskura dituen zerbitzu publikoetarako sarbideari buruzko informazioa.
- Senideentzako eta hurbilekoentzako aholkularitza.
- Familientzako laguntza taldeak.
Interesdunek informazio gehiago eskura dezakete esteka honen bidez.