Nested Applications
Asset Publisher
Baratze Parkeko partzeletako bat eskuratzeko onartutako eta bazterturiko pertsonen behin-behineko zerrenda
2020·12·02
Urnietako Baratze-Parkeko lursailetako bat eskuratzeko izena eman zuten pertsonen onarturiko eta bazterturiko eskabideen zerrendak argitaratu dira. Baita, zozketa egin ondoren erreserba-zerrendan sartuko diren pertsonenak ere.
Erreklamazioak egiteko azken eguna abenduaren 9
Zerrenda horiek ikusgai daude Urnietako Udalaren webguneko iragarki taulan. Pertsonaren batek erreklamazioren bat jarri nahiko balu abenduaren 9 arte du horretarako aukera Bertan herritarren arretarako bulegoan.
Erreserba zerrenda
Aurretik aipatu moduan, zozketa egin ondoren erreserba zerrendan sartuko direnen behin-behineko zerrendak ere argitaratu dira. Halere, zerrenda horretara batzeko interesa dutenek oraindik badute aukera eskaera Bertanten eginda. Eskatzen diren baldintzen artean gutxienez urtebete lehenago Urnietan erroldatuta egotea dago.
Zozketa
Abenduaren 9tik aurrera, alegazioak ebatzi ostean, behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta ondoren, zozketarako deia egingo da. Udalak jakinaraziko ditu eguna, ordua eta zozketarako erabiliko den bidea.
Herritaren artean elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko proiektua
Urnieta, Kutxa Ekoguneak abian jarritako Baratze Parke sarera batu zen 2016.urtean herritaren artean elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua eginez. Orotara, 49 partzela eskaini zituen, zeinak, izena eman zuten pertsonen artean zozketa bidez banatu ziren. Proiektua abian jarritakoan Udalak azaldu zuen baratze ekologikoen lagapena gehienez 4 urterako izango zela, eta behin epe hori beteta, berriro zozkatuko ditu.