Nested Applications
Albisteak
Back Baratze ekologikoen zozketa otsailaren 5ean, streaming bidez Udalaren YouTube kanalean
.
2021·02·02
Baratze ekologikoen zozketa ostiral honetan gauzatuko da. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz bizi dugun aparteko egoera dela eta, zozketa streaming bidez egingo da Urnietako Udalaren YouTube kanalean. Beraz, interesa duten pertsona guztiek bertan jarraitzeko aukera izango dute.
- Eguna: otsailak 5
- Ordua: 12:30
- Non ikus daiteke? Urnietako Udalaren YouTube kanalean
Zozketa egin ondoren, esleipen-zerrenda argitaratuko da, eta udaletxeko iragarki-oholean eta Urnietako Udalaren webgunean ikusi ahal izango da.