Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Baratze ekologikoen esleipendunei banatu zaie erabilera lizentzia eta haien lursailetan lanean has daitezke

.

2021·04·13


Baratze ekologikoak esleitzeko prozesua amaitu da. Zozketa otsailaren 5ean egin ostean esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratu zen Urnietako Udalaren iragarki-taulan. Erreklamazio epea amaituta ikusgai dago behin betiko zerrenda, eta lursailak egokitu zaizkien pertsonei jakinarazpen ofiziala bidali die Udalak Correosen bitartez prozesuari amaiera emanez.
 
 
Lizentziak banatuta
 
Bidalitako gutun horretan baratza erabili ahal izateko beharrezkoa den lizentzia eman zaie erabiltzaileei eta bertan zehazten da txabolako eta takilako giltzaren bila Bertan herritarren arretarako bulegora joan aurretik bakoitzak dagokion fidantza ordaindu beharko duela gutunean adierazten den kontu zenbakira transferentzia eginda:
 
  • Erabiltzaile orokorren fidantza: 100 euro
  • Familia ugaria duten erabiltzaileen fidantza: 50 euro
  • Langabezian dauden erabiltzaileen fidantza: 30 euro
Baratzak erabiltzen hasteko aukera
 
Behin fidantza ordainduta eta giltzak hartuta egokituriko partzelan lanean hasteko aukera dute erabiltzaileek. Emaniko lizentzia automatikoki berrituko zaie urtero gehienezko iraupena 4 urtekoa izango delarik. 
Bestalde, urteko kutoa ordaindu beharko dute erabiltzaileek eta ondorengoak dira aurtengo kantitateak: 
 
  • Erabiltzaile orokorren kuota: 50 euro
  • Familia ugaria duten erabiltzaileen kuota: 25 euro
  • Langabezian dauden erabiltzaileen kuota: 10 euro
 
Ohitura osasuntsuak bultzatzea helburua
 
Urnieta, Kutxa Ekoguneak abian jarritako Baratze Parke sarera batu zen 2016. urtean elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua eginez eta herritarrei norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskainiz.
 
Baratze Parkeko lursailen emaitzak auto-hornikuntzarako erabiliko dira. Hau da, lurraren fruituak, baratzen laborantzak emanak, norberaren kontsumorako izango dira, inolako etekin ekonomikorik jasotzeko aukerarik izan gabe.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA