Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Baditugu “Mi hijo solo camina un poco más lento” antzerkiaren aurrestreinaldirako sarreren zozketaren irabazleak

.

2021·11·15


Tanttaka Teatroak “Mi hijo camina un poco más lento” antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko du azaroaren 29an Sarobe arte eszenikoen gunean.

"Mi hijo camina un poco más lento" testuaren gai nagusia bizitzaren iheskortasunari buruzko hausnarketa eragiten duen gaixotasuna da, eta nola aurre egiten diogun, gure iraungitze-data kontuan hartuta.

  • Eguna: Azaroak 29
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu azaroaren 14 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Elixabete Etxezarreta Atxega
  • Sandra Arrieta
  • Fernando Narro Urruzola
  • Estibaliz Soria de Lera

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar «disidentea» eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia «akastunak» (gaur egun «disfuntzional» esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du. Aukera paregabea izango da noizbait garrantzitsua izan zen guztiari buruz hitz egiteko, beti kontuan izan beharko genukeenaz mintzatzeko, betiere umorez, soiltasunez eta zintzotasun gordinez: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna… Bizitza.
Semea pixka bat motelago dabil soilik testu aparta da, eta ez da esaera hutsa. Sari ugari jaso ditu eta herrialde askotan ari dira antzezten. Familiaren etxea askotariko espazioa da, eta, bertan, hainbat egoera ikusiko ditugu: batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta beste asko sailkaezinak.

Fitxa artistikoa eta teknikoa

  • Egilea: Ivor Martinic
  • Zuzendaritza: Fernando Bernues
  • Aktoreak: Miren Arrieta, Ane Gabarain/Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Ander Iruretagoiena, Xabi «Jabato» López, María Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA