Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Baditugu Hodei Magoaren “Sentsazioak” ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak

.

2023·03·20


Hodei Magoaren “Sentsazioak” ikuskizuna ikusgai izango da apirilaren 2an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: apirilak 2
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu martxoaren 19 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Carmen Ruiz
  • Maider Bueno Gorrotxateg
  • Norman Cuenca Gallego
  • Estefania Balsa Balsa

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Isiltasuna sortzen da, iluntasuna iristen da. Zure besaulkian emanaldia hastea itxoiten duzun bitartean hurrengo orduan biziko duzuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten duzu eta une zehatz horretan… Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?
Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu du. Gauzak hainbeste aldatu dira, orain “smartphone” batekin besapean jaiotzen garela.
Sentsazioak eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin.
Erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoekin. Zuregan Sentsazioak bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da.
Altxa dezagun oihala!    

Fitxa artistikoa

  • Ekoizpena: Hodei Magoa.
  • Zuzendaritza eta gidoia: Odei Domingo.
  • Zuzendaritza laguntzailea eta errejidorea: Imanol Celigüeta.
  • Aktoreak: Hodei magoa (Ilusionista), Imanol Celigüeta (Eszenatoki laguntzailea).
  • Banaketa: Cia Mago Hodei Magoa, Txalo Produkzioak.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA