Nested Applications
Albisteak
Back B@kQ sinadura elektronikoko zerbitzua 4 urtero berritu behar da
2021·07·23
B@kQ identifikazio eta sinadura elektronikorako bitarteko bat da, eta administrazio publikoen zerbitzuetan online kontsultatu, izapidetzeko eta izapide elektronikoak egiteko balio duena. Hala, internet eta telefono bidez administrazioarekin aurrez aurre egin beharreko izapideak egiteko aukera ematen du, eskuzko sinadura konbentzionala ordezkatuz. Erabilerraza da eta transakzioen segurtasuna, konfidentzialtasuna, benetakotasuna eta ezeztaezintasuna bermatzen ditu.
Herritarren txartelean sartua
Urnietako Udalak 2017an "Herritarraren txartela" gaitu zuen, organikoaren eta errefusaren zaborrontziak irekitzeko balio duena, eta, aldi berean, beste zerbitzu batzuk biltzen dituena (pertsona bakoitzak aukeratzen du zer zerbitzu integratu nahi dituen), txartelari erabilgarritasun handiagoa emanez urnietarren erosotasunerako.
- Kiroldegia
- Liburutegia
- B@kQ
B@kQ berritu behar da 4 urtean behin
Integratzen duen zerbitzuetako bat B@kQ da, zeina 4 urtean behin berritu egin behar den. Beraz, 2017ko abuztutik urrira "Herritarren txartela" bereganatu zutenean B@kQ aktibatu zutenek laster berritu beharko dute.
Horretarako, Bertan herritarren arreta-bulegora jo daiteke. Era berean, oraindik zerbitzuan alta eman ez duten eta hala egin nahi duten pertsonek ere udaletxeko bulegoetara jo dezakete, eta bertan prozesua egiten lagunduko zaie. Horretarako, ezinbestekoa da NANa, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa eramatea.