Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back AZALPEN OHARRA: Urnietan komunitate-kutsadurarik gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzea eskatzen da

.

2020·10·02


Udalerriko hainbat gaztek positibo eman dute Covid 19-rekin. Kontuan hartuta hezkuntza eta kirol arloan espazioak partekatzen dituzten pertsonak direla, komunitate-kutsatze bat gerta liteke pertsona horiek eta beraiekin kontaktu zuzena izan dutenek ez badituzte beharrezko prebentzio-neurriak hartzen eta ez badute berrogeialdia zorrotz errespetatzen PCR testa egin eta emaitza ezagutu arte. Bestela, arrisku larrian jarriko dute gainerako herritarren osasuna.

Jakin behar dugu gutako bakoitzaren jarrerak komunitatearen ongizatea erabat baldintzatzen duela, eta beraz, erantzukizunez jokatu behar dugu. Hortaz, berriz ere azpimarratzen da babes eta prebentzio-neurriak betetzearen garrantzia.

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Saihestu pilaketak.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA