Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Autokontsumorako hegaztiak erregistratzea eskatzen da, hegazti-gripearen birusa saihesteko

.

2021·02·22


Inguruko erkidegoetan hegazti-gripearen fokuak agertu ondoren (Kantabria, Girona, Landak), Gipuzkoako Foru Aldundiak protokolo bat ezarri du, hegazti-ustiategi guztietan jarraitu beharrekoa, autokontsumokoak barne, gaixotasuna Gipuzkoan zabal ez dadin.

Autokontsumorako hegaztien errolda

Hala, Urnietako Udalak, Aldundiak berak eskatuta, laguntza eskatzen die herritarrei autokontsumorako hegaztiak erregistratzeko. Jasotako datuak Foru erakundera bidaliko dira gero. Horretarako, gutun bat banatu du herriko baserri guztietan bete beharreko galdetegiarekin batera. Dokumentu hori Bertan herritarrentzako arreta-zerbitzuan entregatu beharko da martxoaren 5a baino lehen. Urnietako web orriaren bidez ere osatu ahal izango da, atal honen barruan: www.urnieta.eus/hegaztienerregistroa

Beraz, Udalak lankidetza eskatzen du beharrezko datuak lortzeko eta, horrela, birusa ez zabaltzeko beharrezkoak diren biosegurtasun neurriak ezarri ahal izateko.

Bestalde, jakinarazten da gaixotasunari eta haren bilakaerari buruzko informazioa www.gipuzkoa.eus webgunean kontsulta daitekeela.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA