Nested Applications
Albisteak
Back Aurretiko hitzordua derrigorrezkoa izango da kiroldegira joateko urtarrilaren 13tik aurrera
2022·01·11
Covid19-ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak harturiko azken neurrien artean barrualdeko kirol-jarduerei loturikoak daude, non zehazten den gehienezko aforoak %60koak izango direla barrukaldean kirola egiterako orduan eta aldagelen kasuan berriz, %50.
Aforo horiek behar bezala errespetatzeko eta kontrol egoki bat eramateko Udalak aurretiko hitzordua hartzeko derrigortasuna ezarriko du berriro urtarrilaren 13tik aurrera.
Hitzordua online edo telefonoz
Hitzorduak online edo telefonoz hartzeko aukera eskainiko da eta gune bakoitza egunean behin eta ordubetez erabiltzeko aukera izango da.
- Udalaren APP-a
- Udalaren webgunea
- 943 00 83 28 telefono zenbakira deituta.
Hitzorduak online hartzeko prozedura berdina izango da bai APP-an eta baita webgunean ere. APP-ari dagokionez, kirola egiteko zapatilaren irudiaren barruan aurkitzen den atalean dago hitzorduak hartzeko leihoa. Webgunearen kasuan berriz, orri nagusian.
Bi kasuetan erabiltzailea sortu beharko da lehen aldian (oraindik sortua ez dutenek) eta hortik aurrerako kasu guztietan erabiltzaile hori baliatuta sartu ahal izango da sisteman. Erabiltzailea sortzeko bi aukera egongo dira: NAN zenbakia erabiltzea edo edo B@kQ txartela baliatzea.
Behin sisteman sartuta, hitzordua hartu nahi den gunea zehaztu beharko da, eta segidan, eguna eta ordua. Gainera, txanda hartzeko unean jakin ahal izango dute erabiltzaileek zenbat plaza dauden libre une horretan gune eta ordu bakoitzean. Behin prozesu guztia amaituta mezu elektroniko bidez jasoko dute erabiltzaileek erreserbaren konfirmazioa. Bestalde, ezustekoren bat sortuta erreserbaturiko orduan joan ezin duenak mezu horren bidez baliogabetu ahal izango du erreserba.