Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Asier Nieblarentzat justizia eskatzeko kontzentrazioa urriaren 11n, 18:30ean, Donostiako Boulevardean

.

2021·10·06


Urriaren 11n kontzentrazioa egingo da Asier Niebla eta indarkeria matxistaren aitortu gabeko gainerako biktimentzat justizia eskatzeko, Nieblaren familiak antolatuta. Hitzordua 18:30ean izango da Donostiako Boulevardean.

Genero astungarria

Kontzentrazioan, halaber, Nieblaren heriotzagatik emandako epaian genero astungarria berriro aplikatzeko eskatuko da. Izan ere, ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ezetsi egin zuen kasuan genero astungarria egotea, eta hamaika urte eta erdira arte murriztu zuen Gipuzkoako Auzitegiak akusatuari ezarritako hamabi urte eta hamaika hilabeteko zigorra.

Asier Niebla bi hilabetez koma egoeran egon ostean hil zen, 2018ko abuztuaren 12an, Donostiako taberna baten kanpoaldean hitz egiten ari zen emakume baten bikotekide ohiak bortizki eraso ostean. Jeloskortasunez egindako erasoa izan zen, Asier une hartan hitz egiten ari neskari, erasotzailearen bikotekide ohiari, sufrimendua eragiteko asmoz. Horregatik, Urnietako Udalak hasiera-hasieratik ulertu zuen ekintzaren motibazioa erabat matxista izan zela, eta, beraz, halakotzat jo behar zela, eta ondorioz, genero astungarria berriro onartzea eskatzen du.

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA