Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Antzerkia eta Bakarrizketa Euskaraldiko ekitaldien barruan

.

2020·11·27


Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldia ospatzen ari da egun hauetan eta ekimen horren barruan bi ekitaldi antolatu dira Urnietan. Igande honetan Egapexouren antzerkia izango da ikusgai eta astelehenean berriz, Txor-Txor bakarrizketa Xabier Artiedaren eskutik.

Egapexouren antzerkia

Joxe Mari Berasategik zuzenduriko antzezlana izango da eta 50 pertsonentzako edukiera egongo da.

  • Eguna: azaroak 29
  • Ordua: 12:00
  • Lekua: Berrasoetako parkea (eguraldi txarra eginez gero Egape ikastolako frontoian).
  • Sarrera: doan, momentuan bertan edukiera bete arte.

Bakarrizketa

Xabier Artiedak Txor-Txor bakarrizketa umoretsua eskainiko du Euskaraldia ardatz hartuta. 40 pertsonentzako edukiera izango da.

  • Eguna: azaroak 30
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Lekaion kultur etxea
  • Sarrera: doan. Gonbidapenak 18:00etatik aurrera Lekaioko sarreran.

Interesa duten herritarrei bi ekitaldietara denborarekin joatea eskatzen zaie sarreran jende pilaketak ekiditeko.

 

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA