Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Ane Otaegi, Maider Iriberri eta Imanol Fernandez igaro dira Bidaiateka lehiaketako azken fasera

.

2021·05·03


Urnietako Gazte Informazio Puntuak Bidaiateka lehiaketa jarri zuen martxan apirilean herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Lehiaketa honen bidez, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko eta sari interesgarriak irabazteko aukera dute.

Lehiaketa Instagram bidez gauzatzen ari da eta 16 urtetik gorako Buruntzaldeko pertsonek izan zuten parte hartzeko aukera apirilaren 19tik 21era. Horretarako 60 segundoko bideoa igo behar zuten bidaiaren aurkezpena eginez. Aurkeztu ziren pertsona guztietatik apirilaren 23 arte “atsegin dut” gehien lorturiko hirurek lortu dute hurrengo fasera igarotzea.

  • Ane Otaegi Begiristain (@ane_otaegii)
  • Maider Iriberri Mugica (@maider_iri)
  • Imanol Fernandez Diez (@imi_pk)

3 hautatuek 5 minutuko bideoa osatu dute

Azken fasean lehiatzeko hautatuak izan diren pertsonek bidaiaren informazio zabalagoa emanez gehienez 5 minutuko iraupena duen bideo bat prestatu dute. Hiru bideo horiek @gazteinfournieta-ko Instagram kontura igoko dira maiatzaren 4ean arratsaldeko 17:00etan eta maiatzaren 7ko 12:00ak arte ahalik eta bistaratze eta “atsegin dut” gehien lortzea izango da helburua. Bestalde, bideo irabazlea hautatzeko orduan epaimahaiaren puntuazioa ere hartuko da kontuan.

Hiru alor horietan puntu gehien batzen dituen bideoa izango da irabazlea eta sariak berriz ondorengoak:

  • 1.postua: 300 euro
  • 2.postua: 200 euro
  • 3.postua: 100 euro

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA