Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Añarberekin egindako lankidetza-hitzarmenaren II. eranskina sinatu da, urnietarrek bere etxeetan Añarbek tratatutako ura izan dezaten

.

2020·12·23


Urnietako Udalak azaroaren 4an ospaturiko udalbatzarrean Añarberekin egindako lankidetza-hitzarmenaren II. eranskina aho batez onartu ostean, Jorge Segurado alkateak eranskin hori sinatu du Jaime Dominguez Macaya Añarbeko presidentearekin. 

Hitzarmenaren xedea zen mankomunitateari transferitzea goi-hornidurako tokiko sistemak, eta, trukean, Urnietako Ergoien industrialdeko saneamendu-obrak egitea eta hornidura-sarea eguneratzea. Horrela, beste urrats bat eman da Urnietako herritarren ia %100-ak Añarbek trataturiko ura bere etxeetan izan dezaten.
Aurreko urtean amaituriko Ergoien industrialdeko saneamendu-obrei esker, Lekun errekara egiten ziren hondakin-uren isurketak ezabatu dira, eta orain, Loiolako araztegira bideratzen dira, bertan araztu eta ondoren itsasora isurtzeko. Hala, errekaren ingurumen-kalitatea hobetu da.
Eta tokiko hornidura-sistemak altan transferitzearekin, udal hornidura-sarea ia osotasunean (%99) Añarbe-sarearen barruan jasota geratuko da eta Urnietako biztanleek euren etxeetan ezaugarri berdineko edateko ura kontsumituko dute.
Gainera, akordioaren parte den hornikuntza-sarea berritzeak Añarbeko Urak etorkizuneko garapenak erraztuko dituen ponpaketa-estazio bat eraikitzea aurreikusten du.

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA