Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Aitor Iguaran (Eula sagardotegia): “Gure sagardoak eta sagastiak bereizten gaitu, 5.000 sagarrondo eta 10 hektarea eta erdi ditugu”.

.

2023·03·08


Sagardotegiek normaltasunez ireki dute aurtengo txotx denboraldia ohiko funtzionamendua berreskuratuta eta covid-aren ondorioz ezarritako murrizketak albo batera utzita. Urnietako Udala herriko lau sagardotegietako ordezkariekin elkartu da lehen aste hauen balantzea egiteko. Hauxe da Eulako Aitor Iguaranek kontatu diguna.

Nola joan dira lehen asteak?

Jendea erantzun ona ematen ari da eta gustura gaude. Batez ere asteberuetan, astean zehar mugimendu gutxiago izaten da. Janaria aproposa da, tortilla, bakailaoa, txuleta, gazta menbrilloarekin… jendeak oso gustura jaten ditu

Normaltasuna eta txotxa berreskuratzeko gogoa izango zenuten ezta?

Itxiera oso gogorra izan zen, baina jendeak gogo handia du aurten eta hori guztia atzean utzi nahi du. Gazte jendeak larunbat eguerdia nahi du eta martxo osoa betea dugu, hor ikusten da gazteek duten gogoa.

Nolako sagardoa duzue aurtengoa?

Egurrezko eta herdoilgaitzezko upelak ditugu eta jendea gustora ibiltzen da denak probatzen. Aurtengo uzta eskasa izan da bolumen aldetik baina kalitatea berriz ona da. Sagardoa oso polita da eta jendea gustura edaten ari da. Kolore polita du, usaia oso garbia eta gorputza ere ona.

Nongo bezeroak dituzue?

Batez ere Donostia-Tolosa bitarteko jendea etortzen da. Urnieta, Andoain, Hernani… ingurukoa. Kanpotik ere etortzen dira, frantsesak, madrildarrak, kataluniarrak... Oso gustura eta harrituta irteten dira, beste lekuetan ez dagoen gauza bat baita.

Zein da zuen sagardotegiaren bereizgarri nagusia?

Gure sagardoak eta sagastiak bereizten gaitu. 5.000 sagarrondo eta 10 hektarea eta erdi ditugu. Horretaz gain, leku sano batean gaude eta bertatik bista ederrak ditugu. 

Lana urte osoan izaten duzuen arren, hilabete hauetan beste gauza bat izango da ezta?

Hasieran kostatzen da, izan ere, 9 hilabete ostalaritza egin gabe egon ostean… baina segituan jartzen zara eta aurrera. Halere, lana urte osokoa da, txotxak 3 hilabete irauten dituen arren. 

Martxoa izan ohi da hilabete indartsuena. Zein aurreikuspen duzue?

Lana ondo egiten ari gara eta horrela jarraituko dugula uste dut. Jendea gogotsu dago eta gustora geratzen ari da bai sagardoari dagokionean eta baita janariari dagokionean ere. Ordaindu egiten da eta inportantea da ondo ematea, kalitatezko produktuekin.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA