Nested Applications
Albisteak
Back AEKren gonbidapena herritar guztientzat ikasturte hasierako ekitaldirako
2023·10·04
Urnietako AEK euskaltegiak hasi du ikasturte berria. Taldeak martxan daude dagoeneko, baina hasiera ekitaldia ostegun honetan (urriak 5) izango da, iluntzeko 19:00etan Plazido Muxika plazan kokatzen den Elkarteen Etxean.
Bertan, herritarrentzat eskura dauden euskara ikastaroen berri emateaz gain, Mintzalagun proiektuan parte hartzeko dauden aukerak azalduko dituzte euskaltegiko kideek eta gogoraraziko dute, aurten ere Zilegi Eskolako saioak izango direla hilero. Ezin ahaztu, aldi berean, ikasturte honetan, berriz ere, Korrikaren beste ekitaldi bat izango dela.
Herritar guztiak gonbidatzen dituzte ikasturte hasierako ekitaldira. Jan-edana izango da gerturatzen direnentzat eta euskaltegi berriko ateak irekiko dira herritarrek ezagutu dezaten.