Nested Applications
Albisteak
Back Pilotalekuak erabilera librea izango du irailaren 1 arte
.
2024·07·02
Udal eskaintza ludikoa handitzeko asmoz, Urnietako Udalak udal pilotalekua udan zabalik mantentzea erabaki du. Modu honetan, erabilera librea izango da erreserbarik egin gabe. Erabilera libreko ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da irailaren 1 arte.
Dena den, ordutegi horretan, udalekuek, entrenamenduek eta erreserbek lehentasuna izango dute erabilera librearen aldean.