Nested Applications
Albisteak
Back “Amama” Aukeran DK- work in progress ekainaren 28an, Saroben
2024·06·26
Aukeran Dantza Konpainiak erronka berri bati eutsiko bere ikuskizun berrian; ibilbide luzeko profesionalekin elkartu da familia ikuskizuna taularatzeko.
Emanaldi honetan prozesua agerian jarriko da, eta konpainiako lan-taldeak prozesuari honi buruz jardungo dute emanaldia ondoren.
- Eguna: ekainak 28
- Ordua: 20:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Sarrera: librea edukiera bete arte
Sinopsia: Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonai ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran DK haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Fitxa artistikoa
Jatorrizko idea: Aukeran Dantza Kopainia & Bapo Bapo Produkzioak
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Ipuinak: Juan Kruz Igarabide
Eszena zuzendaritza: Elena Bezanilla.
Musika konposagilea: Joxan Goikoetxea
Koreografiak: Aukeran Dantza Konpainia
Argiztapen-diseinua / zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
Jantziak: Oscar Armendariz
Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
Aktorea: Loli Astoreka.
Dantzariak: Laida Egaña, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano.
Ekoizpena: Eli Alberdi & Aitor Narbaiza
Argazkiak: David Herranz
Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak