Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urnietako tren-geltokia eta inguruko mugikortasuna hobetzeko azken fasea

.

2026·01·08


Adifek Urnietako tren-geltokian esku hartuko du, instalazioetan eta inguruetan irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko. Hobekuntzaren bigarren eta azken fasea da, eta 794.526 euroko aurrekontua du. Inbertsio hori osorik Adifen kargura dago, Udalaren lanari esker; izan ere, batera finantzatzeko hasierako asmoa aldatzea lortu baitzuen.

San Juan-Geltoki bidea

Obrak bi nasetan markesinak handitzea aurreikusten du, horrela trenbideak kudeatzeko eraikin teknikoak integratuz. Egungo instalazioak espazio berrietara lekualdatuz, gaur egun dauden eraikina eraitsi ahal izango da, eta Geltoki eta San Juan kaleen arteko lotura hobetzea ahalbidetuko da.

Urnietako tren-geltokian lehen fase bat egin zen aurretik, eta, obra horiei esker, azpiko pasabide bat ahalbidetu zen nasen artean, igogailuen eta eskaileren bidezko sarbidearekin. Azpiko pasabide horrek hiri-erabilerarako konexio gisa ere balio du, udalarekin adostu zen bezala, herritarren eta erabiltzaileen zirkulazio-fluxuak nahastu gabe.

Eraginak

Lanek 6 hilabeteko iraupena izango dute, Adifek emandako informazioaren arabera. Astelehenetik aurrera eta lanek irauten duten bitartean, ezin izango da erabili Lategi auzoko disuasio-aparkaleku nagusia, baina oinezkoentzako pasabidea egongo da.

Lanak egin bitartean sortzen diren eraginak jakinaraziko dira.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA