Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako kirolari eta taldeen lanari aitortza
2025·12·24
Urnietako kirolari eta taldeek emaitza bikainak lortu dituzte 2025ean eta buruturiko lana eta esfortzua balorean jartzeko Kirol Galaren edizio berri bat burutu zuen Udalak atzo arratsaldean Saroben. Ekitaldi goxoa izan zen, protagonisten parte hartzearekin kontatu zuena eta Amane Arearen musikaz girotua egon zena.
Urnietarrek gainera, lorpenak kirol modalitate oso desberdinetan eskuratu dituzte: Maddi Busto (kulturismoa), Txaro Tomasena (triatloia), Jon Goñez (igeriketa), Eider Cea (gimnasia erritmikoa), Julen Gabirondo (herri kirolak), Nerea Arruti (herri kirolak), Laxaro Oiarbide (ehiza), Iraitz Oiarbide (Ehiza), Imanol Odriozola (pilota), Ander Ezenarro (pilota), Amets Carrera (judo), Borja Seco (judo), Oier Duran (judo), David Blanco (judo) eta Aitor Santos (judo).
Taldeei dagokienez, UKE-ko futboleko infantil mailako taldeareantzat izan zen Udalaren oroigarria, iaz denboraldia ikusgarria burutu baitzuen.









