Nested Applications
Albisteak
Back Ehiza txakurren txapelketa ekainaren 23an Xoxokako belardi batean
2024·06·21
Ehiza txakurren txapelketa jokatuko da ekainaren 23an Xoxokako belardi batean Txantxangorri elkarteak antolatuta. Ekitaldi hori dela eta jende eta kotxe dezente pilatuko denez, gomendio batzuk ematen dira egun horri begira.
Xoxokara iristeko bi bide daude. Bat trenbide aldetik eta bestea, berriz, Andoain aldetik. Bada, azken honetatik igo beharko da eta jaitsi berriz, bestetik.
Errepidearen ezker aldean soilik aparkatu
Xoxokatik trenbide alderako bidean kotxea uzten dutenei errepidearen ezker aldean apartzeko eskatzen zaie, beste aldea erabat libre utziz.
Udaltzainak bertan izango dira eta zalantzarik izanez gero beraiei galdetzeko eta emaniko argibideak jarraitzeko eskatzen da.