Nested Applications
Albisteak
Back Ongi etorri Urnietara
2024·06·20
Urnietako herritar berriak hasieratik udalerriaren parte senti daitezen eta ahalik eta ondoen integra daitezen, Udalak ongietorri saio bat egin zien atzo azken hilabeteetan herrira iritsi diren pertsonei.
Aurkezpena Herme Gonzalez Udaleko bigarren alkateordeak zuzendu zuen. Jorge Segurado alkatea eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoetako hainbat ordezkari ere bertan izan ziren.
Saioan zehar, herritarren eskura dauden udal-zerbitzuen berri eman zen, eta informazio hori guztia biltzen duen harrera-gida ere banatu zen, duela gutxi eguneratu eta berritu dena.
Zuekin guztiekin gure komunitatea aberastu egiten da, eta hori funtsezkoa da aurrera egiteko eta herria hobetzen jarraitzeko. Udalak espero du zuen bizi-proiektua ahalik eta ondoen garatzea Urnietan, eta bizikidetza egokia opa dizue.