Nested Applications
Albisteak
Back San Joan gaua ekainaren 23an
.
2024·06·19
Urtero bezala San Joan gaua ospatuko da Urnietan ekainaren 23an eta hainbat ekintza antolatu dira egun horretarako Plazido Muxika plazan.
Gaueko 21:45ean kalejira egingo da Txanbolin Txistulari bandaren eskutik plazan bertan. Ondoren, 22:00etan sorginen akelarreaz gozatu ahal izango da. Segidan, sua piztuko da, eta, azkenik Txanbolinen kontzertuaz gozatzeko parada egongo da.