Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Asset Publisher

Lehiaketa Gaztelekua identifikatzen duen biniloa aukeratzeko

.

2024·05·02


Gaztelekua identifikatuko duen biniloa aukeratzeko lehiaketa bat martxan jarriko du Gaztelekuak.


Lehenengo fasean, 11-17 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute haien proposamenak aurkeztuz. Ondorengoak izango dira proposamenek bete beharko dituzten baldintzak:

 

  • “Urnietako Gaztelekua” da agertu behar den esaldi bakarra eta logoan marrazkiak egin daitezke.
  • Eskuz, ordenagailuz edo beste baliabideez egin daiteke.
  • Eskuz entregatu behar da A4 orrialdean.
  • Tipografia eta kolorearen aukeraketa librea da.


Interesa dutenek maiatzak 6-10 bitartean aurkeztu beharko dute haien lana Gaztelekuan.


Bozketa


Ondoren, baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatzeko aukera izango dute herritar guztiek maiatzaren 13tik 17ra Gaztelekuaren Instagram kontuan eta baita Udalaren webgunean ere.


Bozka gehien jasotzen dituen proposamena izango da Gaztelekuko atean jarriko dena.
 

Asset Publisher

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA