Nested Applications
Albisteak
Back Urnietako Udalak Aiurri astekaria laguntzen jarraitzen du
2025·11·04
Euskal kultura eta euskara bultzatzea dira Urnietako Udalaren legegintzali planeko helburu estrategikoetako bi. Horretarako, gure kultura eta ondarea zaindu eta sustatzeko ekimenak eta jarduerak babesten ditu.
Xede horiekin eta, zehazki, euskara bultzatzearekin bat, Udalak 2025eko ekitaldian Erroitz S.L., Aiurri astekari ekonomikoki laguntzen jarraitzen du.
Udalak 26.000 euroko dirulaguntza zuzena emango dio 2025ean Erroitz S.L.ri, Udalak emandako bigarren laguntza garrantzitsuena.
Ana Pozas Urnietako Udaleko Sustapeneko zinegotziak eta Aiurriko zuzendari Jon Ander Ubedak sinatutako hitzarmena 2025eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

