Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Hitzaldia: Seme-alaben autoestimua elikatzen

.

2025·10·29


Urnietako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, "Treba Gurasoak" ekimenaren barruan ondorengo hitzaldia antolatu du “Seme-alaben autoestimua elikatzen” izenburupean

Izan ere, autoestimuak bizitzako alor desberdinetan eragiten digu. Seme-alabengan jarri dezakegun begiradak beraien auto irudirako elikadura osasungarria izan daiteke. Nola ikusten dut seme alaba? Nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzekin baldintzatu gabe? Nola lagundu diezaioket bere buruan konfiatzen?

  • Egunak: azaroak 13 eta 20
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: kiroldegiko kulturguneko erabilera anitzeko gelan
  • Hizkuntza: euskara
  • Trebatzailea: Nerea Mendizabal

Izen-ematea

Izen ematea online egin daiteke azaroak 8 arte. Bestela, 650 250 356 deituta edo gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera idatzita egin daiteke: Baita,  Gazte Informazio Puntuan presentzialki ere. 

IZENA EMAN ONLINE

Zaintza zerbitzua

Bestalde zaintza zerbitzua eskainiko da azaroaren 6ra arte eskatzen dutenentzat. Zerbitzu hau nahi dutenek izen ematean adierazi beharko dute zenbat haur eta zein adinekoak diren zehaztuz.

Helburuak

  • Seme alaben autoestimuaren eraikuntza prozesuan gurasook dugun eraginaz jabetu.
  • Seme-alabek, beraiengan duten irudian lagungarri izango diren helduon jarrera eta baliabideak ezagutu.
  • Haur eta gazteen esentzian dagoen edertasuna deskubritzeko gakoak.

Landuko diren edukiak eta gaitasunak

  • Autoestimua eraikitzeko prozesuan eragiten duten elementuak.
  • Gustokoak diren eta ez diren jokaeren aurrean nola erantzun beraien estimuan baldintzatu gabe?
  • Jokaera eta jarreren atzean dauden harri bitxiak.
  • Autoestimua elikatzeko proposamenak aurkitzeko baliabideak.

Metodologia

  • Hitzaldia. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.
  • Tailerra. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.
     

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA