Nested Applications
Albisteak
Back Ekonomia berdea enpresen lehiakortasunerako
2024·06·11
“Ekonomia berdea enpresaren lehiakortasunerako” programaren baitan, enpresen iraunkortasuna lantzeko sektore ekonomiko zehatzei zuzendutako elkarrizketak eta prestakuntza-saioak antolatu ditu Beterri-Buruntzako Mankomunitateak.
Eskualdeko eragile ezberdinek dituzten ingurumen izaerako beharrak eta kezkak ezagutu nahi dira, horiei erantzuteko ekimenak abiarazteko. Horrekin batera, formakuntza-saioak antolatu dira, gaur egun enpresek dituzten ingurumen-erronkei erantzuteko gai izan daitezen.
- Ekainak 12, 12:00-14:00, Astigarragako Erribera Kulturgunean. Lehen sektoreko eragileei eta sagardogileak. IZENA EMAN
- Ekainak 20, 9:00-11:00, Urnietako Lekaio Kultur etxean. Industria txiki eta ertainei zuzendutako saioa. IZENA EMAN
- Ekainak 20, 13:00-15:00, Lasarte-Oriako Villa Mirentxun, zerbitzuen sektoreari lotutako saioa. IZENA EMAN
Saioak dohainik dira eta interesa izanez gero online eman daiteke izena goiko esteken bidez.