Nested Applications
Albisteak
Back Gaztelekua ikasturte berriari kaixo esateko prest
2025·09·08
Urnietako Gaztelekuan dena prest dago ikasturte berriari hasiera emateko. Irailaren 10ean irekiko ditu ateak eta egun horretatik aurrera zerbitzuaz gozatzeko aukera izango dute 2010-2014 urte bitarteetan jaioateko nerabeek.
Iraileko banaketa
Iraileko asistentziari dagokionean, ondorengo banaketa egin da:
- Astelehen eta astearteetan LH 6. mailako ikasleak 17:00etatik 19:30era sartu ahal izango dira.
- Asteazken, ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara DBH 1., 2. eta 3. mailako ikasleak sartu ahal izango dira.
LHko 6. mailako ikasleak irailaren 16tik aurrera
LHko 6ko ikasleak lehendabizikoz irailaren 16an, asteartean, joan ahalko dira, 17:00etatik 19:00etara. Familiek eta tutoreek ere Gaztelekua bisitatu ahal izango dute egun horretan arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Lehen aldiz izena ematen duten nerabeen kasuan, amarekin, aitarekin edo legezko tutorearekin joan beharko dute, eta horiek izena emateko orria bete beharko dute Gaztelekuan bertan.
Edozein zalantza partekatzeko hezkuntza-taldearekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen da.
- Helbide elektronikoa: gazteleku@urnieta.eus
- Telefonoa: 608928311 – 943333972

