Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Festa gogoa eta jarrera ona 2025eko Gazte Festetan

.

2025·06·13


2025eko Gazte Festak maiatzak 30 – ekainak 1 bitartean ospatu dira eta herritarrek festarako erakutsi duten gogoari eta izan duten jarrera egokiari esker jaiak arrakastatsutzat jo daitezke.

Herriko elkarteen eta eragileen lanari eta inplikazioari esker jarduera anitzak programatu dira jai egitarauaren barruan, publiko zabalarentzako pentsatuak. Ekintza guztiak garatu ahal izan dira gorabehera berezirik gabe, nahiz eta euria dela eta jarduera batzuk lekualdatu egin behar izan ziren edo apur bat desitxuratu ziren. 

Giro polita sortu da gaueko kontzertuetan, non Mirail herriko taldearen, eta Eneko Rosco, KETE, urnietarraren emanaldiak nabarmendu behar diren. Horretaz gain, jende dezente ibili da bazkari eta afarietan, txarangetan, erraldoi eta buruhandietan, dantza jaialdian eta zirku tailerrean. Gainerako ekintzetan ere parte hartze handia izan dute dute herritarrek Urnietako kaleak giro onez betez.

Udalak balorazio positiboa egiten du eta eskerrak ematen dizkie herriko elkarte eta eragileei, datozen Jai Batzordeetan parte hartzen eta ekarpenak egiten jarraitzera animatuz. Herritarren presentzia eta partaidetza ezinbestekoa da etorkizuneko jaiak ildo beretik gara daitezen eta ahalik eta anitzenak izan daitezen.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA