Nested Applications
Albisteak
Back Utz dezagun sukaldeko olio erabilia dagokion edukiontzian, harraskatik bota gabe
2025·06·12
Hondakinak bereizi, dagokion edukiontzian utzi, erabili eta botatzeko ez diren oihalezko poltsak erabili, ur botila berrerabilgarriak aukeratu... Gero eta kontzientziatuago gaude ekintza txiki horiek funtsezkoak direla ingurumena zaintzeko.
Beste ekintza garrantzitsu bat janaria prestatzeko erabiltzen dugun olioa birziklatzea da. Olio hori plastikozko potoetan edo ondo itxitako briketan utzi behar da, ondoren dagokion edukiontzian uzteko. Inola ere ez da harraskatik bota behar, olioak kutsatzeko ahalmen handia baitu eta hodiak trabatu baititzake.
Urnietan egunero daude zabalik olioaren edukiontziak, eta lau edukiontzi-uharteetan daude: Estazio kalea 2, San Joan 26, Etxeberri eta Akan.
Jar dezagun arreta puntu honetan ere, gure planeta zaintzen jarraitzeko.