Nested Applications
Albisteak
Back Igerilekuez gozatzera
2025·06·11
Udaraz gozatzeko eta bero egiten duen egunetan freskatzeko aukera paregabea eskaintzen diete herritarrei Udal igerilekuek. Aurten, ekainaren 14ean hasiko da denboraldia eta ohiko moduan 3 hilabetez egongo dira zabalik, irailak 14 bitarte.
Denbora horretan, astelehenetik igandera bitartean erabili ahalko dira kiroldegian dauden bi igerilekuak goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30 arte. Igeri egin nahi dutenek goizeko lehen orduan izango dute aukera, 11:00 arte kale bat ahalbidetuko baita horretarako.
Udako bonoa
Bazkide izan gabe igerilekuaz gozatu nahi dutenek, igerilekurako udako bonoak erosteko aukera dute. Banakako bonoak 57 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 115 euro.
Bestalde, 10eko bonoak eskuratzeko aukera ere ematen da. 21 urtetik beherakoek 39 euroan eros dezakete bono hori, eta 21 urtetik gorakoek berriz, 63 euroan.
Halaber, eguneko sarrerak ere eros daitezke. Kasu horretan 21 urtetik beherakoentzat prezioa 4,40 eurokoa izango da eta 21 urtetik gorakoentzat aldiz, 7 eurokoa.
Igeriketa ikastaroak
Udan igeriketa ikastaroa gauzatu nahi dutenek izango dute aukera uztailean zehar. Ikastaroak asteka eskainiko dira bi maila desberdinetan. Igeriketa aurreratuko klaseen ordutegia 11:00-11:35 izango da eta hastapen mailako klaseak berriz, 11:45-12:20 bitartean emango dira.
Asteko prezioa 59,87 eurokoa izango da Buruntzaldeako bazkideentzat eta 119,76 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izen emateko epea ekainaren 2an irekiko da. Informazio gehiago nahi dutenek kiroldegiko harrerara dei dezakete: 943008328
Taberna
Igerilekuko eremuan taberna zerbitzua eskainiko da denboraldi osoan zehar. Bertan, izozkiak eta freskagarriak erosi ahalko dira, besteak beste.