Nested Applications
Albisteak
Back Atezaintza eta mantentze zerbitzua Egapen
.
2025·06·11
Urnietako Udalak pleguak onartu ditu ikastolan atezaintza eta oinarrizko mantentze lanak egingo dituen pertsona bat kontratatzeko. Lehenengo lizitazioa hutsik geratu zen eta Udalak bigarren aldiz aterako du, Egapek zerbitzu hori ahalik eta lasterren izan dezan.
Leiho seguruagoak eta eraginkorragoak Egape HHn
Bestalde, Egape ikastolako Haur Hezkuntzako eraikineko 22 leiho aldatzeko lizitazioa ere onartu da.
Jarriko diren leiho berriak seguruagoak eta energetikoki eraginkorragoak izango dira. Kontratua esleitu ondoren egingo da aldaketa.