Nested Applications
Albisteak
Back Parte hartze prozesuko informazio karpa gaur eta bihar
2025·05·16
2025eko aurrekontu irekien parte hartze prozesuak aurrera jarraitzen du eta gaurko egunean informazio karpa jarri da urnietarren ekarpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzen laguntzeko.
Momentu honetan Etxeberri plazan dago eta bertan mantenduko da 14:30 arte. Arratsaldean berriz, Zubitxo plazan izango da 17:00etatik 20:00etara.
Bihar berriz, San Joan plazan jarriko da 10:00-14:30 bitartean.
Udalak herritarrak animatzen ditu karpara gerturatzera eta ekarpenak egitera denon artean Urnieta garatzen eta hobetzen jarraitzeko.

