Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Hitzaldia: “Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin”

.

2025·03·24


TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Ekimen horren barruan hitzaldi eta tailer desberdinak eskaintzen dituzte eta oraingoan, “Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin” hitzaldia eskainiko dute euskaraz Miren Rosen eskutik. Helburua, familiei baliabideak ematea eta trebatzea DA seme-alabekin heriotzaz naturaltasunez hitz egin dezaten eta haien galderen aurrean erantzunak izan ditzaten.

Izena eman apirilak 4 arte

Hitzaldia apirilaren 9an eskainiko da, 17:30ean, kiroldegiko kulturguneko erabilera anitzeko gelan. Bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute apirilaren 4 arte. Horretarako ondorengo aukerak daude:

  • Presentzialki: Gazte Informazio Puntua eta Bertan
  • Telefonoa: 943008000 / 650250356
  • Posta: gazteinformazioa@urnieta.eus
  • Online

IZENA EMAN  ONLINE

Zaintza zerbitzua

Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek jakinarazi egin beharko dute. Apirilak 1 izango da horretarako azken eguna.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA