Nested Applications
Albisteak
Back Liburutegiko urtarrileko irakurketa proposamenak
2025·01·14
Udal liburutegitik hiru irakurketa proposamen egiten dizkizuegu urtarrilari begira.
Mikel Pagadiren “Bisita” umore ganberroz idatzitako zientzia-fikziozko nobela bat da. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi dira, zehazki Anoeta herriko bi baserriren arteko soroan hartu dute lur. Mundu osoa aztoratuko du gertakari horrek.
Eneko Garmendia, Maria Angeles Garrancho eta Nagore Sanchezen “Gau beltza, Oriar jauregiko misterioa”, 8-12 urte bitarteko gazteei bideraturiko liburua da. Lehen aldia da Legorretan Gau Beltza ospatzen dela. Jare, Maren, Lier eta Aner gazteak gogotsu daude. Gau zirraragarria izango da, baina ez haiek imajinatu bezalakoa. Oriar Jauregi zaharrean giltzapetu ditu norbaitek. Jauregitik atera ahal izateko, hainbat proba gainditu beharko dituzte.
Eta Julia Navarroren “El niño que perdió la guerra” azkenik, nortasunari eta kulturaren botere garaileari buruzko eleberri zirraragarria da, historiako txoko ilunenetan ere bizitzak aurrera egiten duela erakusten diguna.