Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back “Katagorriaren fabula” familia ikuskizuna otsailaren 2an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2025·01·13


“Katagorriaren fabula” familia ikuskizuna ikusgai izango da otsailaren 2an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: otsailak 2
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: hitzik gabe
  • Sarrera: 3 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilak 19 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

Sinopsia: Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten gerizpean, eta bereak zaintzen ditu, bere mundu-zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Baina egunen batean, urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerak bake hau asaldatuko du. Ez da erraza izango elkarrekin bizitzea. Triku arisko eta babesle bat aurkituko dugu, eta katagorri bat, jakiteko eta partekatzeko gogoz.

Alegien ezaugarrietako bat da ondorio moral batekin amaitzen dutela beti. Beraz, zertaz ari zaigu Urtxintxaren fabula? Ikuskizun honekin, La Baldufa-k desberdintasunean eta mestizajean pentsatzea, hausnartzea eta sakontzea proposatzen digu. Trikua eta katagorria oso desberdinak dira, baina aukera ugari dituzte elkarrekin ikasteko eta partekatzeko.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Jokin Oregi & La Baldufa: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan
  • Zuzendaritza: Jokin Oregi
  • Musika: Òscar Roig
  • Argien diseinua: Anjos Fernández
  • Diseinu eszenografikoa: Carles Pijuan
  • Jantziak diseinatzea eta egitea: Rosa Solé
  • Eszenografiaren eraikuntza: Juan Manuel Recio, Ferran López, Xevi Planas, Olga Cuito, Carles Pijuan
  • Aktoreak:Trikua: Carles Pijuan edo Ferran López eta Katagorria: Emiliano Pardo edo Enric Blasi
  • Musikaria: Pau Elias
  • Teknikaria: Anjos Fernández
  • Ekoizpena: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Amàlia Atmetlló, Maria Capell
  • Banaketa: Pilar Pàmpols
  • Bulegoa: Ester Vicente, Pilar Pàmpols
  • Komunikazioa: Maria Carles
  • Material grafikorako argazkia: David del Val
  • Promozio bideoa: Laia Navarra
  • Koprodukzioa: Festi ‘MômesQuestembert Communauté LEADER France

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA