Nested Applications
Albisteak
Back “Amak” antzerkiaren aurrestreinaldia urtarrilaren 8an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2024·12·18
Txalo produkzioak “Ama” antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko du urtarrilaren 8an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urtarrilak 8
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 7 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira abenduak 24 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: “AMAK” komedia, ikastola bateko itxaron gelan atera eziñik gelditzen diren 4 emakumeen arteko historio desesperagarria da.
Egoera larri honek, mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu, bertan amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira….
Fitxa artistikoa
- Antzezleak: Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles, Oihana Maritorena, Intza Alkain
- Egilea: Elena Díaz
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi