Nested Applications
Albisteak
Back Kirol gala, abenduaren 27an, 19:00etan, Saroben
2024·12·18
Urnietako kirolariek eta taldeek lorpen garrantzitsuak lortu dituzte aurten ere kirol modalitate desberdinetan herriaren harrotasunerako. Erdietsitako emaitza bikain horiek aitortzeko, balorean jartzeko eta ezagutzera emateko kirol gala ospatuko da bigarren urtez jarraian Urnietako Udalak antolatuta.
Hizordua abenduaren 27an izango da 19:00etan Saroben. Ekitaldia herritar orori irekia egongo da eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Bertan Iker Laurobaren musikaz gozatzeko aukera ere izango da.
Herritarrak animatzen dira galara joatera eta gure kirolariei babesa eskaintzera.