Nested Applications
Albisteak
Back Gaikako bilketaren gaineko informazio puntua Etxeberri plazan
.
2024·12·13
Gaikako bilketaren garrantziaren inguruko lanketa egiteko informazio puntu bat ipini da gaur goizean Etxeberri plazan. Bertan, hondakin mota guztiak islatzen dituen erruleta bat dago, modu didaktiko eta praktiko batean herritarrak informatu eta kontzientziatzeko. Jokoan parte hartzen duten pertsonei bertako produktuekin egindako saski handi baten zozketan sartzeko aukera eskaintzen zaie.
Herritar dezente ari dira gerturatzen. Oraindik joan ez direnek 14:00 arte dute aukera.