Nested Applications
Albisteak
Back Ekintzailetza zerbitzua haien kontura lan egin nahi duten edo enpresa proiektu bat duten pertsonentzat
2024·05·14
Ekintzailetza bultzatzea da Urnietako Udalaren helburu garrantzitsuenetako bat. Hala, Beterri-Buruntza Mankomunitatearen bidez, haien kontura lan egin nahi duten edo enpresa proiektu bat duten pertsonei laguntza eskaintzen die.
Buruan duten ideiatik abiatuta, enpresa martxan jarri arte bidelagun izango da mankomunitatea kosturik gabeko aholkularitza pertsonalizatua eta orientazioa eskainiz.
Laguntza
Bide horretan hainbat zerbitzu jarriko dira erabiltzailearen eskura: negozioaren bideragarritasunaren azterketa, forma juridikoaren hautaketa, finantzaketa baliabideak, dirulaguntzen bilaketa, eta formakuntza, besteak beste.
Interesa dutenek ondorengo helbidea eta telefonoa dituzte eskura harremanetarako:
- ekintzailetza@beterriburuntza.eus
- 688884314