Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Ikasleak protagonista parte hartze prozesuaren barruan

.

2024·11·21


Urnieta garatzen eta hobetzen jarraitzeko ezinbestekoa da herritarren iritziak kontuan hartzea. Baita, gure gazteen ikuspuntua ezagutzea, euren eskuetan egongo baita etorkizuna.

Helburu horrekin, aurrekontu irekien parte hartze prozesuaren barruan, Magaleko eta Egapeko LH-6ko ikasleekin lanketa bereziak egiteko dinamika hartu du Urnietako Udalak. Izan ere, prozesu orokorrean 16 urtetik gorako urnietarrek soilik dute ekarpenak egiteko aukera. Udalarentzat ordea, funtsezkoa da, gazteak ere entzutea eta haien ikuspuntua ezagutzea.

Helburu horrekin saio bereziak gauzatu dira herriko bi ikastetxeetan Jorge Segurado alkatearen eta Agurtzane Mercader zinegotziaren eskutik. Oso saio emankorrak izan dira, ikasleen partaidetza, inplikazio eta jakin-min handiarekin kontatu baitute. Egapeko hitzordua azaroaren 8an izan zen eta Magalekoa ostera, azaroaren 20an.

Orain, ikasleak Udalari helaraziko dizkioten proposamenak lantzen ari dira. Ondoren, hirigintzako teknikariek proposamen horiek aztertu eta lehenetsi egingo dituzte 2025.urtean gauzatzeko. 15.000 euro bideratuko dira ikasleek aurkezturiko hobekuntzak aurrera eramateko.



 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA