Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Erantzun bikaina izan dute txikien artean irakurzaletasuna bultzatzeko lehen saioek

.

2024·11·06


Herriko txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko xedez martxan jarritako “Liburu baby kluba” (0-3 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta) eta “Liburu txiki kluba” (4-6 urte bitarteko umeentzat) ekimenek erantzun bikaina izan dute lehen saioetan.

Jendearen interesa ikusita, arratsaldeetan eta larunbat goizetan gauzatuko diren saioak Lekaio kultur etxeko areto nagusira lekualdatzea erabaki da, espazio zabalago batean gara daitezen. Astean zehar goizez izango diren saioak aldiz, liburutegiko haur txokoan mantenduko dira. Saioek 20 umeko gehienezko aforoa dute iritsiera hurrenkeraren arabera.

“Liburu baby kluba”-ren hurrengo hitzordua, larunbat honetan, azaroaren 9an izango da goizeko 10:30ean Lekaion. “Liburu txiki kluba”-ren lehen txanda bestalde, azaroaren 11n izango da 17:00etan Lekaion.

Urnietako Udalak adin tarte horietako haurrak dituzten familiak probatzera eta saio dibertigarri eta hezitzaile hauetan parte hartzera animatzen ditu.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA