Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Enpresa modu eraginkorrean kudeatzeko tailerrak

.

2024·10·28


Enpresa kudeaketari buruzko 6 prestakuntza tailer eskainiko ditu Beterri-Buruntza Mankomunitateak azarotik urtarrilera pertsona ekintzaile eta mikroenpresetako enpresariei bideratuta mankomunitateko bulegoetan.

Metodologia

Ekimenaren helburua da ekintzaile nahiz enpresariei beren enpresa proiektuaren kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea. Honakoa da prestakuntza tailerren eskaintza: 

1. Tailerra -2024/11/06: Ekitean jakin beharrekoak  (9:00-13:00)

Ekintzaileek ideia dutenetik enpresa bat martxan jarri arteko prozesuan kontuan hartu beharrekoak; eduki ditzaketen laguntzak; ekitean gauzatzen diren akats nagusienak.

2. Tailerra- 2024/11/20: Negozio plana (9:00-13:00)

Enpresa bat martxan jartzerakoan negozio plan bat egiteak duen garrantzia eta bertan aztertu beharrekoak. Merkatu analisia. Canvas plana. 

3. Tailerra- 2024/12/04: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa (9:00-13:00)

Kudeaketa ekonomikoak eta horren jarraipenak duen garrantzia. Ekintzaile bakoitzak bere negozioaren zenbakiak ulertu eta kudeatzea. Errentagarritasun-atalasea. Finantzazio iturriak.

4. Tailerra- 2024/12/18: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak (9:00-12:00)

Ekiteko era juridiko ezberdinak eta enpresa abian jartzeko gauzatu beharreko izapideak landuko dira. Ziurtagiri digitalak.

5. Tailerra- 2025/01/15: Lan arloa. Langileen autonomoen erregimen berezia. Ticket Bai

Langile autonomo izateak zein ezaugarri dituen: Kotizazioa, prestazioak … Besteren konturako langile baten eta autonomo baten desberdintasunak. Pertsonen kontratazioan garatu beharreko izapideak. Ticket Bai sistema.

6. Tailerra- 2025/01/29 Zerga- arloa

Mikroenpresaren zerga-sistema; Zergabidea plataforma; PFEZ; BEZ; atxikipenak.

Kontaktua

Beterri-Buruntza Mankomunitateko Enpresa eta Sustapen Zerbitzua: 943244523/ ekintzailetza@beterriburuntza.eus

Izen-ematea

Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira Beterri-Buruntza Mankomunitateko egoitza nagusian. Saio guztietan edota intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena. Plaza kopurua mugatua da eta eskualdeko enpresa proiektuak edota eskualdeko ekintzaileak lehenetsiko dira. Bestalde, izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Formakuntza saioetan izena emateko bete galdetegi hau.


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA