Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Esperientzia inspiratzaileak zainketen alorrean

.

2024·10·25


Udalerriko zaintza-ekosistema berria diseinatzeko garatzen ari den prozesuak aurrera egiten jarraitzen du, eta fase berri batean sartzen ari da. Orain, hainbat tokitan egindako esperientzia inspiratzaileak aurkeztuko dira, haien funtzionamendua ezagutzeko, eta baita haien garapenari esker lortu dituzten emaitzak ezagutzeko ere.

Usurbilgo zaintza ekosistema: Udalerria zaintza eredu berri bat ezartzeko egiten ari den bidea azalduko da. Prozesu horren helburua, besteak beste, zaintzak gizarteratzea eta kolektibizatzea da.

Euskadi Lagunkoia: Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Matia Institutuak abian jarritako ekimena da. Helburu nagusia adinekoen eta, oro har, herritarren parte hartzea sustatzea da, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko.

Auzosare: Bakardade eta bazterkeria egoerak hautemateko programa. Baita zainketa-sare publiko eta komunitario bat aktibatzeko ere. Gipuzkoako hainbat udalerritan egiten ari diren esperientziak partekatuko dira.

Xoxoka auzoa (Urnieta): auzoan egindako antolaketa esperientzia partekatuko da, garai batean seme-alaba adingabeak zituzten familia batzuek zituzten behar zehatzei erantzuteko gauzatu zena.

Urriak 30

Aurkezpena urriaren 30ean izango da, 18:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian.

Orain arte, prozesuak urnietarren interesa piztu du, bai zuzeneko parte-hartzearen unean, bai egindako aurkezpenetan, non herritar dezenteren presentziarekin kontatu zen.

Udalak beste behin ere gonbidatzen ditu herritarrak hitzordu honetara joatera, interesgarria izango baita zainketen arloan sakontzen jarraitzeko.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA