Nested Applications
Albisteak
Back Urnietak bat egin du Kirol Txartela Mugiment proiektuarekin, bizitza aktiboa sustatzeko eta herritarrei kirol eskaintza areagotzeko
2024·05·09
Kirol Txartela Mugiment jarduera fisikoa egiteko kirol instalazioen eskaintza zabaltzea helburu duen proiektua da, Euskadin bizitza aktiboa sustatzeko eta sedentarismoa gutxitzeko.
Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta atxikitako Udalek bultzatutako lankidetza proiektua da, euskal gizartea gero eta aktiboagoa izan dadin.
Gaur egun, 200 udalerri inguruk parte hartzen dute programa horretan, eta Urnieta ere batu berri da. Horrela, aurrerantzean, Urnietako kiroldegiko bazkideek ekimen honetako gainerako kirol instalazioek eskaintzen dizkieten zerbitzuak doan erabiltzeko aukera izango dute.
App-a
Funtzionamendua errazteko, Kirol Txartela Mugiment aplikazioa dago, programari atxikitako udalerri bakoitzak eskaintzen dituen instalazioei, ordutegiei eta kirol zerbitzuei buruzko informazio zehatza lortzeko. Hori eskuratzea oso erraza da, Google Play eta App Store aplikazioetan deskarga baitaiteke, beste edozein aplikazio bezala. Erregistratu ondoren, NANa eta aplikazioaren txartel birtuala soilik aurkeztu beharko dira programan barneraturiko kiroldegietako zerbitzuetan sartzeko.
Urnietako Zerbitzuak
Urnietarrek beste udalerrietako instalazioak erabili ahal izango dituzten bezala, Urnietako kiroldegiak ere ateak irekiko dizkie proiektuari atxikitako gainerako kirol instalazioetako bazkideei. Zehazki, muskulazio, kardio eta padel pisten guneak erabili ahal izango dituzte, astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 15:00etara.