Nested Applications
Albisteak
Back Ongi etorria emango zaie Urnietako bizilagun berriei
2024·10·17
Urnietako bizilagun berriak ahalik eta azkarren eta ondoen integratzen saiatzeko, Udalak ongietorria egingo die azken hilabeteetan herrira bizitzera etorri diren pertsonei. Hitzordua hurrengo asteko asteazkenean izango da Lekaio kultur etxean eta bertan elkar ezagutzeaz gain, eskura dituzten udal zerbitzuak aurkeztuko zaizkie. Aurkezpena Herme Gonzalez Udaleko bigarren alkateordeak egingo du. Jorge Segurado alkatea eta udalean ordezkaritza duten talde politikoetako ordezkariak ere bertan izango dira.
- Eguna: urriak 23
- Ordua: 18:30
- Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia
Urnietako Udalak urteak daramatza ekimen hau aurrera eramaten eta oso aberasgarria deritzo lehen hartu eman bat izateko, iritsi berriei babesa eskaintzeko eta Urnieta herrian bizi garen guztiok osatzen dugula azaleratzeko, jatorria edozein delarik ere.
Urnietako bizilagun berriei gutun bat bidali zaie ekitaldira joateko gonbidapenarekin. Udalak pertsona horiek guztiak animatzen ditu saioan parte hartzera.