Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Parte hartze prozesuko azken fasea: bozkatu zein hobekuntza egin erabakitzeko

.

2024·10·14


Iritsi da aurrekontu irekien parte hartze prozesuko une erabakiorra, 150.000 euroekin zein hobekuntza egin erabakitzekoa, eta berriro, urnietarrak izango dira protagonistak.

Lehen fasea ekainak 11-30 bitartean burutu zen eta epe horretan 141 galdetegi jaso ziren. Ondoren, Udaleko teknikariek jasotako proposamen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu zuten eta 10 proposamen lehenetsi dituzte azken faserako.

Orain, Udal teknikariek proposaturiko 10 hobekuntzetatik 3 hautatu beharko dira eta bozka gehien jasotzen dituzten proiektuak gauzatuko dira prozesura bideraturiko aurrekontua bete arte.

Urriak 14-27

Ohiko moduan, Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izango dute parte hartzeko aukera urriak 14-27 bitartean. Horretarako hainbat bide eskainiko dira: kutxak, postontziak, webgunea eta app-a. Bestalde, urriaren 25ean informazio karpa bat ipiniko da zalantzak izanez gero argitzeko. Goizean Etxeberri plazan eta arratsaldean San Joan plazan.

Bidali berri da paperean bozkatzeko aukera emango duen informazio orria etxeetara. Udalak parte hartzera animatzen ditu herritarrak guztion arteko lankidetzarekin Urnieta hobetzen eta garatzen jarraitzeko.

BOZKATU ONLINE HEMEN

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA